Hogeitalauren logoa

HOGEITALAU

Nortzuk gara Zer egiten dugu Kontaktatu

Zer egiten dugu

Euskara dakiten Aiarako herritarrak elkartzeko guneak sortu nahian, hainbat ekintza antolatzen ditugu urtean zehar. Umeak eta gazteak dira euskararen ezagutza handiagoa dutenak, baina erabilera eremu akademikoarekin dago lotuta hein handi batean. Hori dela eta, gure jardueraren ildo nagusiek umeen hizkuntza-ohiturak sendotzea dute helburua. Dena den, beste adin tartekoak ere hartzen ditugu kontuan.

Era honetako ekintzak antolatzen ditugu:

  • umeentzat eta euren familientzat: ikuskizunak, eskulanak eta irteerak.
  • helduentzat: hitzaldiak, laburbirak eta ikastaroak.
  • gazteentzat: ikastaroak eta tailerrak.

Hauxek dira maiztasun eta harrera handiena duten bi ekimenak:

Igande Arratsaldeak Familian

Antzerkirako maskarak

Udazkeneko Hitzaldiak

Hitzaldietarako mikrofonoa