Hogeitalauren logoa

HOGEITALAU

Nortzuk gara Zer egiten dugu Kontaktatu

Igande Arratsaldeak Familian

Zer da Igande Arratsaldeak Familian

3 eta 12 urte bitarteko umeentzat antolatzen dugun ekintza programa da. Aiarako txikienei dago zuzenduta, baina zabalik dago gune horretara hurbiltzen den beste edozein ume edo familiarentzat ere. Ekintzak hilean behin egiten dira, igande arratsalde batean, ikasturte osoan zehar: irailetik ekainera bitartean.

Zein da gure helburua

Era horretan umeek badute ikastolan dituzten laguntxoekin aisiaz ere disfrutatzeko parada, eta euskaraz gainera (dispertsioak ez du horretarako aukera gehiegirik ematen bestela).

Era berean gero eta guraso gehiagok daki edo ikasten ari da euskara, eta topagune hauek beren seme-alabekin eta inguruko beste euskaldunekin hizkuntza-ohiturak sendotzen laguntzen diete. Izan ere, horixe da jarduera horien azken helburua: euskararen normalizazioan eragitea, eta egunerokoan erabilera handitzea.

Zertan datza ekintza

Hilero, igande arratsalde batean, ekintza jakin bat eskaintzen da, 17:00etan hasi eta 20.00ak bitartean. Ekintzak honako formatua du beti:

  1. Kultur ekintza: ipuin kontakizuna, antzezlana, magia saioa edo antzeko ikuskizuna izan daiteke. Ekintza dinamikoa da, umeen arreta mantentzeko bestekoa. Ordu beteko saioa izan ohi da.
    Igande Arratsaldeak Familian iragartzeko txartela
  2. Askaria: ogitartekoak, sandwichak, fruitu lehorrak eta halako jakiak jartzen dira, nork nahi duena jan dezan.
  3. Eskulan tailerrak: saio bakoitzean zerbait egiten irakasten zaie haurrei. Horretan aditua den pertsona batek gidatzen du ekintza, eta gurasoen inplikazioa bilatzen da, umeei laguntza emateko. Harremanak euskaraz izatea bultzatzen da.