Hogeitalauren logoa

HOGEITALAU

Nortzuk gara Zer egiten dugu Kontaktatu

Udazkeneko Hitzaldiak

Zer da Udazkeneko Hitzaldiak

Urritik hasita, hilero elkarteak antolatzen dituen hitzaldiak dira, hiru guztira. Urriko, azaroko eta abenduko ostiral batean egiten dira, arratsaldeko 19:30etatik 22:30ak bitartean. Helduei zuzenduta egon ohi dira, baina gaiaren arabera inoiz nerabeentzat ere izan daitezke interesgarriak.

Ekitaldi bakoitzean bi une bereizten dira:

  1. Hizlariaren jarduna: zerbaiten esposatzea, gaiaren azalpena, diaporama, eta abar.
  2. Elkarrizketa: hizlariarekin sortzen den eztabaida gunea, nork bere iritziak adierazi, zalantzak argitu, gaian sakontzeko argibideak eskatu edo iradokizunak emateko. Hori guztia afari-merienda egiten den bitartean.

Nolako hitzaldiak eskaintzen ditugu

Gaiari begira honako alderdiak hartzen ditugu kontuan:

  1. Askotariko gaiak lantzen saiatzen gara, ahalik eta herritar gehien erakarri nahian.
  2. Bidaiak eta mendi-espedizioak oso erakargarriak izan ohi dira, hizlarien bizipenak ez ezik, pasaia ikaragarriak eta beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ematen dutelako.
  3. Gure kultura eta inguruarekin lotura duten gaiak ere bideratzen ditugu: ohiturak, tradizioak edo historia; gazta-ekoizpena eta dastaketa, sendabelarrak edo nekazaritza ekologikoa, besteak beste.

Parte hartu

Ba al duzu zerbait interesgarria kontatzeko?

Animatzen al zara hitzaldiren bat ematen?

Kontaktatu gurekin! Gustura jasoko dugu zure proposamena!

2018ko hitzaldiak

Udazkeneko Hitzaldiak 2018
Gaia Hizlaria Eguna
Manaslu: diaporama Riki Zeberio 2018/10/19
Mitologia Aiaran Anuntzi Aranoa 2018/11/16
Txakoli dastaketa Fede Salmanton 2018/12/14

Manaslu mendia