Hogeitalau

Udazkeneko Hitzaldiak

Zer da Udazkeneko Hitzaldiak

Urritik hasita, hilero elkarteak antolatzen dituen hitzaldiak dira, hiru guztira. Urriko, azaroko eta abenduko ostiral batean egiten dira, arratsaldeko 19:30etatik 22:30ak bitartean. Helduei zuzenduta egon ohi dira, baina gaiaren arabera inoiz nerabeentzat ere izan daitezke interesgarriak.

Ekitaldi bakoitzean bi une bereizten dira:

  1. Hizlariaren jarduna: zerbaiten esposatzea, gaiaren azalpena, diaporama, eta abar.
  2. Elkarrizketa: hizlariarekin sortzen den eztabaida gunea, nork bere iritziak adierazi, zalantzak argitu, gaian sakontzeko argibideak eskatu edo iradokizunak emateko. Hori guztia afari-merienda egiten den bitartean.

Nolako hitzaldiak eskaintzen ditugu

Gaiari begira honako alderdiak hartzen ditugu kontuan:

  • Askotariko gaiak lantzen saiatzen gara, ahalik eta herritar gehien erakarri nahian.
  • Bidaiak eta mendi-espedizioak oso erakargarriak izan ohi dira, hizlarien bizipenak ez ezik, pasaia ikaragarriak eta beste kultura batzuk ezagutzeko aukera ematen dutelako.
  • Gure kultura eta inguruarekin lotura duten gaiak ere bideratzen ditugu: ohiturak, tradizioak edo historia; gazta-ekoizpena eta dastaketa, sendabelarrak edo nekazaritza ekologikoa, besteak beste.

2018ko hitzaldiak

Udazkeneko Hitzaldiak 2018
Gaia Hizlaria Eguna
Manaslu: diaporama Riki Zeberio 2018/10/19
Mitologia Aiaran Anuntzi Aranoa 2018/11/16
Txakoli dastaketa Fede Salmanton 2018/12/14
Manaslu mendia